XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk, egia esateko, ez dogu oraiñarte orrelakorik egin.

Taldeko lanak eroaten dauskuez gure illeroko batzarretako orduak.

Izan be zeregin lez artzen dogu Euskerazaintzako izatea, eta ez onore lez.

Baiña ez zeregin ori aztuta euki dogulako.

Igaz, azken aldian, ordurarte gure lendakari zintzo izan zan Lino Akesolo Aita, ainbat gauzetan lanpetuta ibiliarren, gertu zan itzaldi ori egitera.

Erabagi gendun noiz egin.

Baiña gizona dabil eta Jaunak darabil, diño esaera zar zurrak.

Alaz eta ziur nago Aita Lino arduratuko dala zeruetatik Euskerazaintzari argi egiten.

Aren utsunea ordezkatzeko gure artean egin genduzan auteskundetan Olazar dar Martin jauna aukeratu gendun lendakari, eta au, eleizako gauzetan lez euskerakoetan be zeatza izan gura dauana dan lez, lenengotik gertu zan araudiaren aginduetara makurtzera eta orra gaur zeregin ori bete naian gure aurrean.

Eta Mungia'ra etorteko aitzaki on bi euki doguz: Bat, bere itzaldiaren gaia, geien bat Mungian, Mungiko euskeran oiñarritzen dalako.

Bera lurralde onetakoa izanik ondo ezagutzen daualako emengo euskeraren bereiztasuna.

Ez bakarrik emengoa.

Gaia zabalago egitearren, Mungia, Bermeo eta Ondarruko euskerari buruz izango da.

Au da: Euskeraren aozkatze eta aboskatzea Mungia, Bermeo eta Ondarro'an.

Au da, euskeraren fonetika eta fonolojia.

Erri bitan beintzat, Mungia eta Bermeo'n egona da.

Ezin ukatu gaia bizi-bizi ezagutzen dauanik.

Bera inguru onetako izatea eta gaur bertako parrokiko izateak be aupatu gaitu erri onetako Kultur etxe eder onetan, Akademi ikastaroa deitu geinkion jai au emen egitera.

Ortik kanpora don Martin nor dan?

Nik aurrez goratu eta txalotzeak ez dauka grazirik.

Entzun berari ta gero esango dozue zelako santua dan ta zelako kanpaia jo bear jakon.

Origaitik nik, labur-labur eta konfiantzaz eskatuko dautsat: On Martin, ekin.